XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEHENENGO ESKENA (Eskentegian, FLYWHEELen bulegoa ikusten da fondoan, eta ikuslegoarengandik hurbilago, kalea.)

(RAVELLI azaltzen da kakahueteak saltzen. FLYWHEEL ofizinan dago).

RAVELLI: Kakahueteak! Kakahuete freskoak! (Bulegora sartu eta) Kakahuete freskorik nahi?.

FLYWHEEL: oker zabiltza.

Zirkoa hiriaren bestaldean dago.

Hau Flywheel, Shister and Flywheelen bulegoa da.

Eta ni Rufus Tecumseh Flywheel naiz, abokatua (txartela eskeintzen), zure zerbitzurako.

(Telefono hotsa. RAVELLIk hartzen du telefonoa, FLYWHEELi aurrea hartuz).

RAVELLI: Bai, esan? Oh... ez, sentitzen dut. Ez dago. Zuretzat zen.

FLYWHEEL: Ba esaiozu ez nagoela.

RAVELLI: Horixe esan diot. (Telefono hotsa.)

(RAVELLIk hartzen dio aurrea berriro) Bai, esan? Ez, oraindik ez da etorri.

Ez, ez dakit zer ordutan etorriko den... Bai, esango diot.

Zuretzat zen berriro ere....

FLYWHEEL: Bai arraroa! Bueltan egon behar nuen honezkero... Zera... Egin nahi duzu lan niretzako?.